martes, 25 de octubre de 2016

Altxorraren bila Gorputz Hezkuntzan

Aste honetan Bizargorri eta Hankamotz piratak La Merced eskolara etorri dira lagutza eskatzera. Zeukaten maparen arabera, Epotaitai irlan izugarrizko altxorra zegoen ezkutatuta.

Itsasontzietara igo eta Epotaitai irlarantz abiatu gara.


Heldu garenean, mapa hartu eta altxorraren bila joan gara. Bat-batean euritan hasi da. Hosto erraldoien azpian jarrita, aurrera jarraitu dugu.


Geroago, ibai bat topatu dugu, baina... ez zegoen zubirik!! Harri batzuk hartu eta atzetik aurrera eramanda, astiro-astiro beste alderaino pasatu gara.


Baina beste aldera heltzean.... amildegi izugarria zegoen. Eskerrak zuhaitz baten enborra zegoela zeharkatu ahal izateko.


Denbora asko ibili ondoren, zuhaitzek osatutako tunela ikusi dugu. Bertan sartu gara!!



Tximinoak barrezka zebiltzan liana batetik bestera salto eginez. Gu ere jolastu nahi izan dugu.


Ondoren, kobazulo batera sartu gara.


Bertan saguzaharrak zeuden!! Lotan zeudenez, zarata egin barik eta astiro beraien ondotik pasatu gara.


Begira!! Harriz egindako piramidetxoak daude. Bertan egongo al da altxorra? Hemen dago!! Altxorra topatu dugu!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario