viernes, 23 de marzo de 2018

Aste Santurako prest

Gaur elizara joan gara Aste Santuan gertatutakoa gogoratzeko eta gure bihotzak egun hauetarako prestatzeko.


OSTEGUN SANTUAN azken afaria ospatu zuten. Jesusek ogia eta ardoa elkarbanatu zituen bere lagunen artean, bere gorputza eta odola zirela esanez. 


Geroago olibondoen mendira joan ziren otoitz egitera  baina Jesusen lagunak lo geratu ziren.


Bat batean, Judas agertu zen eta Jesusi musu bat eman zion. Orduan soldaduek Jesus eraman zuten. 


OSTIRAL SANTUAN Jesus Pilatosengana eraman zuten eta gurutzean jartzea erabaki zuten. 





 PAZKOA IGANDEAN Jesus piztu zen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario